EMANA
FILMS ekoiztetxeak autonomoak diren profesionalez osaturiko sare
baitan lan egiten du. Proiektu bakoitzaren beharren arabera aritzen
da.
Zerbitzu
audiobisual ezberdinak eskeintzen ditu, bideo korporatiboak eta gidoi
garapena.
EMANA
FILMS ekoiztetxea antropologo eta zinemagile den Iban Ayesta
Aldanondo-k sortu zuen. Atzerrian bizi ondoren (Estatu Batuak,
Britania Handia, Alemania eta Brasil) jaio zen tokitik sortu eta
zuzentzen ditu proiektu audiobisualak.
Hamaika
urte zituenean Iban-ek Parisera egin zuen bidaia, izeba Nikasia
ikustera. Donostira trenean bakarrik itzuli zen. Orduan jakin zuen
trenak bere bizitzarekin zerikusi handia izango zuela.
Eskolan,
Iban-ek hamasei urte zituenenan, zuzendariak imprimaki bat banatu eta
etorkizunean amesten zuten lanbidearen ondean zegoen laukitxoan marka
bat egitea eskatu zien. Eskolan egiten zituzten gauza gehienei
kasurik egiten ez zien bezala. Neskak, kanutoak, poesia, psikodelia
eta basora egindako ihesaldiak maitatzen zituen garai hartan. Bi
laukitan jarri zuen marka Ibanek zein lanbideren ondoan egin zituen
erreparatu gabe. Beranduago zuzendariak, aho bizi, ikasle bakoitzak
aukeraturiko lanbideak irakurri zituen. Bere izena eta abizenak
“erlijosoa ez den misionero” eta “zinemagile” lanbideren
ondean entzun zuenean, Iban, nerabe maiteminbera, eta hatxis
erretzaile amorratua, bere burtzorotik atera zen. Ibanen lelo
aurpegia ikusirik klaseko kideek barre algara egin zuten. Iban-ek,
orduan jakin zuen, nahigabe, bere araoaren objetu bihurtu zela.