LANDA-LANA


BERLIN MILLENIUM AMAIERA: GORPUTZAREN ETNOGRAFIAN ESPERIMENTU BAT



Egoera: 1989an harresia erori ondoren Spree ibaiko hiria Alemaniako hiriburu berria bilakatuko da. Laurogeiko hamarkada erdialdera hasi zen berreraikitze masiboa – Berlin Europako historian izan den eraikuntza gune handiena bilakatuz – egungo mendearen aurreneko hamarkadan bukatu zen. Bertako biztanleak pazientzia ikaragarriarekin eutsi zioten kaos urbanistikoak sortu zituen hauts, zarata eta era guztietako ezbeharrei. Berlin lurraldez besteko metropoli bilakatu da, ia iragaitzazko gune bezala, jendeak bertatik emigratu eta agertu edo desagertu egiten da.

Iban Ayestak "Berlin millenium amaiera: gorputzaren etnografian esperimentu bat" doktore tesia College of London Unibertsitatean defendatu zuen 2003an. Tesiak, 1999 eta 2002 urte artean egindako landa lanaren baitan jaso zituen "ezinezko baldintzak" erakusten dituzten eguneroko eszenez osatutako mosaiko bat aurkezten du. Lan hau mende aldaketako Berlin baten kontaketa partikularra nahiz antropologia jarduera alternatibo baten adierazpena da. Lan honen ikuspuntu puntillistak gizakien bizipenen konplexutasun eta jariakortasunaren berri eman nahi du, bereziki, paradoxiko eta adierazezinenak. 

Ibanen begiradak hiriko hainbat lekutara eramaten gaitu, publiko zein pribatuak; Potsdamer Platz-en sekulako eraikuntza lanak, RAF-eko kolaboratzaile ohi batean heriotza klaustrofobikoa ospitaleko gela batean, aleman historian doktoregai baten krisi emozionala, rave klandestinoen estasi kolektiboa, informatika korporazio bateko solairuan dagoen harreragile baten gogaitasuna, erotismoz betetako gauak Weinerei (ardandegi klubak), Schubert-en interpretatzaile baten nerabezaro gatazkatsua, Holokaustotik bizirik atera zirenek betetzen dituzten espazio urbanoak eta hiria birpopulatzen duen emigratzaile berriaren figura. 

Aztarnetan oinarritutako metodo baten bidez, behaketa eta intuizioa konbinatuz, Ibanek aipatu espazio eta giza dimentsioak, Berlinen historia modernoaren aldi ezberdinekin erlazionatuz ere esploratzen ditu; Alemaniako Guillermo II. aro inperiala, Weimar Errepublikaren demokrazia hogeiko hamarkada gatazkatsuan, Adolf Hitler-en Alemania Nazional Sozialistaren etorrera eta Holokaustoa, Alemaniako Errepublika Demokratikoko komunismoa Gerra Hotzean, eta 1989an horma erori osteko Berlin hiriaren eraldaketa, Alemania bateratuaren hiriburu bilakatzeaz gain, nazioarteko korporazio sisteman bere tokia hartu zuena. 

Ibanek bere tesia hiriak zinema, arkitektura eta literaturan ebokatu izan zituen eremu imajinarioekiko sentikor idatzi zituen. Bereziki, Walter Benjamin, Sigfried Kracauer, Antonin Artaud eta Dziga Vertov bezalako autoreen modernitatearen teorietan inspiratu zen. Hauen autoreen lanak aipamen akademiko gisa erabili beharrean, bere ikuspen urbanoak probatzea xede izan zuen landa lanaren abenturan bertan. Etnografo surrealista zoriaren jainkosaren eskuetan jarri zen mementoko Berlineko gertakari "errebelatzaileen" etorrerari adi, idazketarekin esperimentatu zuen etnografia zinematiko baten bila.






ITAMATATIUA 


LUZEMETRAIA TRAILERRA "PEDRA, PEIXE, RIO: ITAMATATIUA"


Egoera: Tupinamba indioak izan ziren bailara honetako jatorrizko biztanleak XVI. mendean portugesak Karmeldar Oinutsen erlijio-hazienda bat sortu eta esklabo bantuez birpopulatu zuten arte. Gaur egun, Brasil iparraldean, Maranhao estatuko Alcantara udalerrian kokatzen den Itamatatiua bailara esklabo afrikarren ondorengoek betetzen dute. Gutxi gorabehera 450 biztanlez osatutako herrixka tropikala da, iraupen nekazaritzan, arrantzan, ganadu hazkuntzan eta zeramikagintzan oinarritua. Afrikarren ondorengo familia hauek, bailarako zaindari eta nagusia den Avilako Santa Teresaren lurralde oparo hauetan gelditu dira, Karmeldarrek bailara utzi zutenetik. Azkenengo bi mendeetan zehar estatuaren laguntzarik gabe gizarte antolaketa konplexu bat sortu dute, guztien usufruktua ezaugarri duena baina azken aldian transformazio sakon batean sartu dena.   
 
Brasilgo hainbat afrikarren ondorengoen lurralde indigena bezala, Itamatatiuako bailarak ez du bere jabetzan dauden lurraldeekiko legezko titulaziorik. Brasilgo Konstituzioak 1989tik lurralde etnikoen jabetza aitortzen badu ere, legeria hau ez da oraindik praktikara eraman eta Itamatatiuako lurrek gobernu federalaren esku jarraitzen dute. Bailarako bizilagunek estimu handiz gordetzen dute aita Karmeldarrak joan ondoren, Colonny aita Karmeldarrak zizelkatutako harria, Avilako Santa Teresaren lurrak bertako esklaboei ematen zaizkiela adierazten duena.

"Pedra, peixe, rio: Itamatatiua" film dokumentala 2004ko urtarrila eta 2006ko martxo artean Ibanek Brasilgo iparraldean Itamatatiua bailaren egin zuen landa lanaren baitan egin zen. Egonaldi honetan antropologoa Sao Luis hiri uhartetarraren eta Itamatatiuaren artean bizi izan zen, Alcantara udalerriaren hegoaldean kokatuta dagoen eta bostehun biztanle inguru dituen bailara; gehienak afrikarren ondorengoak. Ibanek bailara bisitatu zuen aurreneko aldian, De Jesus ahizpa ontzigileek harrera beroa egin zioten eta haien artean gazteena eta haurgabea den Eloisa andrearen etxean gelditzeko gonbita egin zioten. 

Eloisa De Jesus andrearen etxean kokatu ondoren bertan beste norbait ere bizi zela konturatu zen. Zortzi urteko neskato lotsati eta argal bat zen, azken batez, filmaren protagonista bilakatu ko zena. Ariana Sodre Damasceno Marañao hiriburutik zetorren, San Luis uhartetik, eta Eloisak etxean hartua zuen Iban heldu baino lehentxeago. Neskatoak, portuges ulertezina egiten zuen antropologoarekin hitzik egin gabe, bailarako txoko ederrenak erakutsi zizkion. Antropologoak, lekuaren edertasunak eta bertako jendeak liluratuta, ahizpa ontzigileekin akordio bat egin zuen. Dokumental bat egingo zuen bailarari zerbitzu bat ematearen truke.

"Pedra, peixe, rio" film dokumentala, izenburuagatik gaztaroko piedra, papel, tijera jolasa gogora ekartzen duena, apustu ludiko baten ondorioa da, hain zuen ere. Ibanek, koaderno batean idazten zituen Eloisa andrea eta Arianarekin bizitako gertaera eta elkarrizketak. Ariana neskatoak gosaritan kontatzen zituen ametsak ere idazten zituen. Ondoren, Eloisa andreak, Ariana eta Ibanek idatzitako eszenak irakurtzen zituzten, eszenaratzea hautatu eta gehien gustatzen zitzaizkienak filmatzen zituzten. Hein batean behaketa, hein batean fikziozko berreraikitzea, eta hein batean ametsezkoa, elkarlanean egindako film honek hiru pertsonaiek elkarren artean partekatzen zuten sentimendu bat esploratzen du; galtzearen esperientzia eta ondorioz, giza-hauskortasuna. 

Jolas honek "Pedra, peixe, rio" filmaren sorkuntza errealitate eta fikzioaren arteko esperimentazioan kokatu zuen. Filmean, Eloisa andreak, Ariana eta Ibanek, euren bikoitzaren sorkuntzan, hau da, filmeko euren pertsonaien eraikuntza ahalbidetu zien jolasean parte aktiboa hartu zuten. Protagonistak eta bailara bera, bere erreflexuarekin trukagarri bilakatzearen prozesuan parte hartzeak nolabaiteko ezbaia sortzen du. Hala ere, urte eta erdi ondoren, jolasari muga iraganezin egingo zitzaion tragedia bat jazo zen. Arianaren lagun Sheylaren heriotza. Badira zenbait gertaera bizitzan inongo ispilutan begiratzeak balio ez duena.



TRASHUMANTZIA


LUZEMETRAIA TEASERRA "HAIZEA"



Egoera: Artzaintza transhumantea, milaka urte dituen bizibidea, oraindik ematen da Nafarroako Foru Komunitatean. Zaraitzu eta Erronkariko Abelbide Erreala erabilera gabe geratu ez den abelbide bakarra izanik, Iban Ayesta Aldanondo, 2008ko udaberrian, Francisco Fuertes eta Domingo Urzainquirekin harremanetan jarri zen, jatorriz Burgikoak diren erronkariko bi artzainekin. Artzain hauek, udazken, negu eta udaberriko hilabeteak Erriberako Errege Bardeetan igarotzen dituzten eta udarako hilabeteak berriz Erronkariko piriniotar bailaran; bi leku hauen artean jarraitzen dute transhumantzian.

"Amodio/Maitasun transhumanteak" filmaren sorkuntzan Ibanen lana Francisco Fuertes, Erronkari bailarako artzain transhumantearen eta bere neska lagun ohi Lary Zatorreren bizitzen aurrean, jarrera aktibo bat izatera mugatu da. Asiar kulturetan esaten denez, hitza belarritik jasotzeko gai izateaz gain, hitz bera buruarekin eta bihotzarekin jasotzeko gai ere izan beharko ginateke. Autorea Abelbidera egokitu da hau mugimendu bezala sentituz eta baita hazkuntza eta urritze prozesu bezala ere.

Lan honen gakoak; egiten ari den filma zein den ez jakitea, Fran eta Laryren bizitzan gertatzen denak bakarrik hazten doan eta askotan atzeman ezina den istorio bat ehuntzen joan dadila uztea, eta sorkuntza hau ez oztopatzeko adi egotea Lao Tse-ren "ez egin ezer eta denak bere lekua hartuko du" praktikatuz. Irudimen sortzailea ezezagunaren aurrean harrera eta irekitze modura, intuizio, zorte, inprobisazio eta kontenplazioari dagokio. Horregatik, lan honekiko Ibanen jarrera, funtsaen, "erritmikoa", "musikala" izan da. 

Lanaren muntaketan, filmatu diren irudi eta soinuetatik datorren bizitasuna gordetzen lan handia egin da. Modu honetara, filmak ez jakinera eta jakin-minera eramateko duen ahalmena mantentzen lagunduko dela kontsideratu da. Argumentu-lerro bat jarraitu beharrean, muntaketa eszena independente batzuen inguruan eraikia dago. Kameraren kokapen urriaren bidez gertaeren aurrean parte-hartzea ekiditea nahi izan da, hitzezkoa ez den komunikazioari arreta berezia eskainiz. 

"Amodio/Maitasun transhumanteak" lanean, bihotz taupadak, Franen bizitzako tempo intimoak eta honek animali, natura eta Laryrekiko duen harremanak, ukitu egiten gaitu. Honela, aldi berean hainbat mundutan bizi garela jabetzeaz gain, mundu hauek guztiak leku berean daudela ikasten dugu, hau da, gutako bakoitza orain eta hemen gauden lekua. Nahiz eta bizitzen dugun errealitatea ezberdina izan, fisikoki desberdinak diren munduetan bizi arren ere, lotura intimoan egon gaitezke. 

"Amodio/Maitasun transhumanteak" filmean erritmoari eman zaion arreta bereziak maitasuna eta pasioa ditu halaber arrazoi bezala. Pasio edo bizimodu batekiko leialtasunak, memento batean, zenbait konpromisorekin eten dezakegula esan nahi dute. Fran eta Laryren istorioan leialtasuna eta desleialtasuna eskutik doazela ikusten dugu. Azkenik, iraganeko kontuak haizeak eraman ditzala esperimentatzean, hau da, euren hauskortasunean, askatasun berri bat aurkituko dute.