PEDRA, PEIXE, RIO: Itamatatiua
TRAILER
Pedra, peixe, rio: Itamatatiua filmak etxe berean bizi diren hiru pertsonek partekatzen duten
espazioa intimoa arakatzen du. Etxean hartua izan den Ariana, San Luisetik
datorren zortzi urteko neskatoa, Iban, dokumental bat egiteko asmoarekin
Europatik etorri den antropologoa eta
Eloisa andrea, zeramikarekin lan egiten duen Itamatatiua bertako emakumea.
Iragaitzazko familia moduko hau osatzen dutenek intimoki lotzen dituen sentipen
bat aurkitzen dute; galerarena. Ariana, Eloisa andrea eta Ibanek amagandiko
banatzea bizi izan dute. Giza hauskortasuna euren harremanaren egia bilakatuko
da, oraindik sendoago gainera Sheyla hil ondoren.
Amaitu gabeko prozesu ireki batean Ariana, Eloisa andrea eta Iban
lotzen dituen giza hauskortasunak, esperimentu zinematografiko hau muga
kulturalak zeharkatzera eta horiek erradikalki desafiatzera darama. Munduarekin
konprometitua dagoen partaidetza bat bezala agertzen da, aktiboki
errealitateari aurre egiten diona eta hau egitean, ikerketa mota batean
bilakatzen dena. Kokagune honetatik begiratuz gero, komunikazio ekintza baino
gehiago, dokumentala pertsonen eta munduaren bilakaerarekin konprometitzeko
modua da. Adierazpenaren gainetik esperientzia, analisiaren gainetik
imajinazioa eta demostrazioaren gainetik inplikazioaren alde egiten duen
prozesu bat da.
FITXA ARTISTIKOA:
Film luze
dokumentalaren izenburua: Pedra, peixe, rio: Itamatatiua
Iraupena: 70 min.Parte hartzaileak: Eloisa De Jesus andrea, Ariana Sodre Damasceno, Teandra De Jesus, Sheila De Jesus eta Iban Ayesta Aldanondo.
Zuzendaritza eta gidoia: Iban Ayesta Aldanondo
Ekoizpen exekutiboa: Iurre Telleria eta Pako Ruiz
Edizioa: Enara Goikoetxea
Musika: Joaquim Santos eta Pascal Gaigne
Soinu diseinua: Iñaki Alonso
Hizkuntza: Portugesa
Irudi post produkzioa: Moztu Filmak, Sonora Estudios eta Iban Ayesta Aldanondoren ekoizpena
CAMARA QUIMERA
TEASERZinemagile batek bideo, argazki eta egunkariz beteriko kaxa bat jaso du etxean. Berriki desagertu den antropologo batenak dira. Maletak egin eta honen arrastoaren atzetik abiatuko da munduan zehar. Berlin, Brasil eta Nafarroan barrena ibili ondoren, filmegileak ikasiko du antropologoak, beste gizarteetan iragan errituak ikertu izanagatik, berea burutzea ahaztu zuela.
FITXA ARTISTIKOA:
Film luze
dokumentalaren izenburua: Kimera Kamera
Iraupena: 85 min.Gidoia eta Zuzendaritza: Iban Ayesta Aldanondo.
Argazki Zuzendaria: David Lopez Fonseca.
Muntaketa: Julia Lanchas.
Musika: Pascal Gaigne.
Soinu Diseinua: Haimar Olaskoaga.
Irudi Post-produkzioa: Ruben Salazar.
Emana Films-ek ekoitzia.
HAIZEA
TEASER
Fran Nafar Errioxako artzain bat da, falkoneria zalea. Ekaina da.
Urtero bezala, Fran eta Domingo artaldea Errege Bardeetako lur lehorretatik
Erronkariko piriniotar larre berdeetara eramateko prestatzen ari dira. Orain
milaka urte egiten den ibilbidea da. Fran eta Domingo izango dira ziurrenik
lurralde horietan transhumantzia egingo duten azken gizakiak.
Lary soldagailuarekin galdaragintzan lan egiten duen emakume bat
da. Bere benetako bokazioa pintura da. Badirudi orain gutxi zerbait gertatu
dela Lary egonezin dagoelako. Egun batean, lantegian lana uzten duela azaltzen
du pinturan aritzeko. Margotu ahal izateko Lary argi gehiago duen etxe batera
doa bizitzera. Bere gauzak jasotzerakoan aspaldiko argazkiak topatzen ditu. Horietako
batean Fran eta bera besarkatuta eta maitekiro agertzen dira. Laryk irribarre
nostalgiko batekin begiratzen du argazkia.
Franek ardiekin gora egiten du Pirinioetarantz errepideak, hiri
nahiz landa lurrak zeharkatuz. Bera ere aldaketa garaia igarotzen ari dela
dirudi. "Egun hauetako batean ardiak salduko ditut", esaten dio
Domingori. Falkoneria gero eta gehiago dago modan eta Franek uste du aztoreak
hezten bizi daitekeela. Fran eta Domingok euren artzain zakurrak begiratzen
dituzte. Txakur eme batek ar guztiak menderatzen dituela ematen du.
Laryk eguna margotzen pasatzen du. Egun batean aztore baten
zirriborroa margotzen du ikatzez eta Franen etxeko postontzien uzten du.
Udazkena heltzen da. Fran Bardeetara itzultzen da ardiekin eta Laryren
marrazkia aurkitzen du postontzian. Franek marrazkia begiratzen du eta Lariri
deitzen dio telefonotik. Hilabeteak pasa dira azkenengoz hitz egin zutenetik
eta euren berriak eguneratzen dituzte. Marrazkiko aztoreak bizia hartzen du eta
zeruan barrena elegante hegan egin ondoren Franen eskuan pausatzen da kontu
handiz.
FITXA ARTISTIKOA:
Film luze dokumentalaren izenburua: Amodio/maitasun
transhumanteak
Iraupena: 85 min.Parte hartzaileak: Francisco Fuertes Galochino, Lary Zatorre Frisón eta Domingo Urzainqui.
Gidoia eta zuzendaritza: Iban Ayesta Aldanondo
Argazki zuzendaria: David Lopez Fonseca
Muntaketa: Julia Lanchas
Musika: Pascal Gaige
Soinu diseinua: Haimar Olaskoaga
Irudi post-produkzioa: Ruben Salazar
Emana Films-ek ekoitzia
VERA
Vera, txakurra lagun duela zelai berdez betetako bailaran eguna
naturaz gozatzen igarotzen duen artzain gaztea da. Veraren paradisuko mundu
armoniatsua suntsitzen hasiko da otsoak artaldea erasotu eta ardi bat akabatzen
duenean. Gelditzen den artaldearen bila doanean txakurra falta duela
konturatzen da. Artaldeak osatzen duen zirkulura sartzen da eta erdira heltzean
itzal arraro batek zelaiak estaltzen ditu. Verak zerura begiratzen du artaldea
urruntzen den bitartean. Ilunabarrean Vera herrira jaisten da txakurra lagun
duela eta gaua jarrita igarotzen du suaren garrei so.
Egunsentian Vera mendi baten gailurrera igotzen da. Laino bitxi batek estali eta amildegira jaurtitzen du. Ur korronteak Veraren gorputz bizigabea errekan behera bultzatzen du sakan estu batean galtzen den arte. Goizaldean, errekako zulo sakon batetik Veraren irudia ateratzen da harroketan lauoinka. Aurpegia estaltzen dion ile luzea kentzean, Vera emakume berri bat dela agertzen da. Vera berria txakurrarekin elkartzen da basoan. Elkarrekin larreak igarotzen dituzte artaldea dagoen lekurantz. Vera berria artaldera gerturatu eta ardiek osatzen duten zirkulura sartzen da.
FITXA ARTISTIKOA:
Fikziozko film
laburraren izenburua: Vera
Iraupena: 20 min.Pertsonaiak: Patricia López Arnaiz, Urko Olazabal, Nia Acosta eta Juan Ignacio de Paul.
Gidoia eta zuzendaritza: Iban Ayesta Aldanondo
Argazki zuzendaritza: Iban Quintana
Ekoizpen exekutiboa: Iñigo Yurre Lezeta
Edizioa: Miren Juaristi Zabaleta
Musika: Alejandro Garmendia
Soinu diseinua: Haimar Olaskoaga
Irudi post produkzioa: Imanol Gomez de Segura
Emana Films-ek ekoitzia