AURKEZPENA

EMANA FILMS ekoiztetxeak autonomoak diren profesionalez osaturiko sare baitan lan egiten du. Proiektu bakoitzaren beharren arabera aritzen da.
Zerbitzu audiobisual ezberdinak eskeintzen ditu, bideo korporatiboak eta gidoi garapena.
EMANA FILMS ekoiztetxea antropologo eta zinemagile den Iban Ayesta Aldanondo-k sortu zuen. Atzerrian bizi ondoren (Estatu Batuak, Britania Handia, Alemania eta Brasil) jaio zen tokitik sortu eta zuzentzen ditu proiektu audiobisualak.
Hamaika urte zituenean Iban-ek Parisera egin zuen bidaia, izeba Nikasia ikustera. Donostira trenean bakarrik itzuli zen. Orduan jakin zuen trenak bere bizitzarekin zerikusi handia izango zuela.
Eskolan, Iban-ek hamasei urte zituenenan, zuzendariak imprimaki bat banatu eta etorkizunean amesten zuten lanbidearen ondean zegoen laukitxoan marka bat egitea eskatu zien. Eskolan egiten zituzten gauza gehienei kasurik egiten ez zien bezala. Neskak, kanutoak, poesia, psikodelia eta basora egindako ihesaldiak maitatzen zituen garai hartan. Bi laukitan jarri zuen marka Ibanek zein lanbideren ondoan egin zituen erreparatu gabe. Beranduago zuzendariak, aho bizi, ikasle bakoitzak aukeraturiko lanbideak irakurri zituen. Bere izena eta abizenak “erlijosoa ez den misionero” eta “zinemagile” lanbideren ondean entzun zuenean, Iban, nerabe maiteminbera, eta hatxis erretzaile amorratua, bere burtzorotik atera zen. Ibanen lelo aurpegia ikusirik klaseko kideek barre algara egin zuten. Iban-ek, orduan jakin zuen, nahigabe, bere araoaren objetu bihurtu zela.


Vista previa